GURE HERRIA:
Gure herria hiru zati garrantsitzuetan banatu dugu: udaletxea, herriko elkarteak eta toki bereziak.
Udaletxeak: agintea daukan erakunde nagusia da. Kasu honetan Bilboko udala. Udalbatza alkatea eta 29 zinegotzik osatzen dute gaur egun.
Alkatea: normak, arauak eta ordena ipintzea da bere funtzioa.
Departamentuak: hainbat departamentu daude, esaterako: kulturakoa, garraiokoa, zirkulaziozkoa, edukaziozkoa, urbanismokoa, etxebizitzakoa...
Zinegotziak: departamentu bakoitzeko zinegotzi bat dago. Zinegotziak alkateari ideia batzuk proposatzen diete, adibidez: Bilboko zirkulazioan istripu gehiago daude eta hori ez gertatzeko, hobetu behar diren gauzak azaltzen diete alkateari. Alkateak udal plenoan ideiak komentatzen ditu eta ez badira ados jartzen, botazioaren bidez erantzuna ateratzen da.
Lantegi elkartea: udalerri baten dauden enpresen elkartea da.
Dendari elkartea: honen helburua herriaren merkataritza, hostalaritza eta zerbitzuen interesak defendatzea da.
Kirol elkartea: kirolarekin zerikusia daukaten elkarteak dira.
Kultur elkartea: kulturarekin zerikusia daukaten elkarteak dira.
Normalean, herri eta hirietan beti dago elizaren bat. Toki askotan, eliza bat baino gehiago daude. Hauek dira adibide batzuk: San Antoneko eliza edo Begoñako basilika.
Bilbon parke asko daude. Garrantzitsuena edo famatuena Casilda Iturrizar parkea da. Parkeak aintzirak izan ohi dituzte.
Polikiroldegiak kirola egiteko tokiak dira. Bilbon, adibidez, horrelako asko daude baita Clubak. Askotan, zerbitzu hauek daude: kiroldegia, futbol zelaia, igerilekua...
Deustuko Kultur etxearen zerbitzuak hauek dira, adibidez: Barrutiko Udal Bulegoa/ Biblioteka/ Gizarte laguntzaileak/Erakusketa gela/ Areto Nagusia/Bilera gelak/ Toki infantila/ Hezigarria...
Udaltzainean zerbitzu asko daude baina hauetatik garrantzitsuena HIRIKO SEGURTASUNA da.
Bilbon anbulategi eta hospital asko daude. Bizkaiko hospital garrantzitsuenak Gurutzeta eta Basurto dira.
Badaude toki berezi gehiago, adibidez: Euskalduna Jauregia zerbitzu asko dituena ere: Opera, musika klasikoa eta zarzuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario