GELAKO JARDUEREN JARRAIPENA

sábado, 29 de mayo de 2010

6.A GIZAKIEN ANTOLAKETA FORMAK: EUROPA

Guk, Europaren antolaketa erakutsiko dizuegu:

Europak 27 estatu ditu eta hauek dira honen kideak:
Alemania, Austria, Belgica, Britania Handia, Bulgaria, Danimarka, Errumania, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Polonia, Portugal, Txekia eta Zipre.

Europako Parlamentua: Estatuetako herritarrak ordezkatzen ditu, botere legegilearen ardura du, EBko Kontseiluarekin partekatuta, eta aurrekontuak onartzen ditu. Parlamentuko kideak EBko herritarrek aukeratzen dituzte, bost urtean behin. Europako Parlamentua Estrasburgon dago.

Europako Batzordea: Presidente batek eta estatu kide bakoitzeko komisario batek osatzen dute. Batzordea Europako Parlamentuko hauteskundeen ondoren aukeratzen da, bost urterako. Honako egiteko hauek dagozkio Batzordeari: aurrekontua kudeatzea, EBko legea betetzen dela ziurtatzea eta Parlamentuari lege berriak proposatzea.

Europako Gobernua: Europako gobernua Bruselasen dago. 26 komisariok eta Gobernu buruak osatzen dute. 

Gobernuko beste erakundeak:
   - Europako Banku Zentrala: Europako Banku Zentrala Frankfurten dago, eta Frankfurt ekonomikoki Europako hiriburua da.
   - Europako Justizia Auzitegia: Europako Juztizia Auzitegiaren ardura da EBko legeak estatu kide guztietan zuzen interpretatzen eta aplikatzen dituztela kontrolatzea, hala, Batasuneko herritar guztiek eskubide eta betebehar berberak izan ditzaten bermatzeko.

Europako Kontseilua: Europar Kontseiluaren eginkizun nagusia EBren helburu orokorraak finkatzea eta, besteak beste, ekonomia, gizarte edo ingurumen arloko politika nagusiak bultzatzea da. Kontseilua estatu kideetako estatuburuez edo gobernuburuez osatuta dago. Europako Kontseiluaren presidentetza sei hilean behin aldatzen da; txandaka hartzen dute estatu kide guztiek.

Markel N, Euken O eta Ainhoa O.

No hay comentarios:

Publicar un comentario