Guk 5 zatietan banatu dugu Ikastola: Irakasleak, ikasleak, beste langileak, Ikastolako gobernua eta gobernurako beste batzuk.
Lehenengo, ikasleak aipatuko ditugu. Lau etapatan banatuta daude: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Bachiller. Bi mailako ziklo bat osatzen da. Gero, mailaka ordenatuta dago: Haur Hezkuntzan 3, Lehen Hezkuntzan 6, DBH-n 4 eta Bachillerrren bi. Ondoren, maila bakoitzean bost gela daude, eta ikasleak abizenaren arabera (zerrendaka) ordenatuta daude.
Ondoren, irakasleak esango ditugu. Irakasleak etapaka ere sailkatzen dira, eta etapa bakoitzean irakasle asko daude, eta ziklo bakoitzean 10. Mailaka ere bai sailkatzen dira, eta maila bakoitzean, 5 gela daudenez, 5 andereño ere. Sailkatzeko beste era bat mintegika da, eta mintegiak irakasleak biltzen diren lekuak dira; tutoria, adibidez. Azkenik, espezialitateka daude sailkatuta. Irakasle bakoitzak zerbait ematen du: batek Lengua, besteak Mate... hori batez ere DBH-n gertatzen da.
Orain, beste langileak azalduko ditugu: Jantokian, janaria zerbitzatzen dutenak, mahaiak jartzen dituena (platerak, kubiertoak...), eta sukaldariak. Patioan: ikasleen jarrera zaintzen dute. Hurrengoz, administrazioa: ikasleen gurasoei deitzea arduratzen dena. Busak: ikasleen arduraz arduratzeko andereñoak daude.Mantenua: Ikastolako eraikinen mantenua darama.
Hurrengoz, ikastolako gobernua azalduko dugu. Gurasoen Asamblean, gurasoak biltzen dira eta erabaki garrantzitsuak hartzen dituzte, urtez behin egiten da. Zuzendaritzan, etapa bakoitzean zuzendari bat dago, eta honek etapa hori zuzentzen du. Gero, beste alde batetik, Errektore Kontseilua dago, eta 12 ordezkari biltzen dira 15 egunez behin eskolako gauzak kontrolatzeko. Eta azkenik, Eskola Kontseilua dago, eta hau ordezkaritza-organo gorena da Eskola-Elkarteko kideen partaidetza-organoa euskal eskola publikoko ikastetxeen gobernuan.
Eta azkenik, gobernurako beste batzuk azalduko ditugu. Klaustroa, eta Zihurtasun-higiene batzordeaz daude osatuta. Klaustroa hau da: irakasleak batzen dira gauza batzuk aklaratzeko. Ikasleen ordezkariak: gela bakoitzean ume bat aukeratzen dute, eta honek besteen arteko arazoak konpontzen ditu; hau da ikasleen ordezkaria. Azkenik, Zihurtasun-higiene batzordea dago, eta osasunarekin zerikusia duen gauzetaz hitzegiten da. Batzar antzeko bat da.
Asier H., Julian G. eta Unai G.
No hay comentarios:
Publicar un comentario