Nazio Batuen Erakundea
1945eko urriaren 24an sortu zen, Nazioen Liga izeneko aurreko erakundea ordezkatzeko eta New York-en kokatuta dago.
Bere helburu garrantzitsuenak hauek dira: nazioarteko zuzenbidea, ordenua, garapen ekonomiko eta soziala eta giza eskubideak bermatzea.
Idazkari nagusia Ban Kin-moon da.
Nazio Batuen Batzar Nagusia Nazio Batuen organo nagusia da eta honen barne dauden estatu guztiak ordezkatuta daude bertan.
Batzar Nagusia urtean behin biltzen da. Bilera-saio hauek, gutxienez, hiru hilabeteko luzapena dauka. Beharrizanaren arabera,edozein momentuan ere bil daitezke.
Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua estatuen arteko bake eta segurtasun egoera bermatzea helburu duen erakundea da. NBEko gainerako organo gehienak ez bezala, Segurtasun Kontseiluak estatuak aholkatu ez ezik bere erabakiak betetzera derrigor ditzake. Erabaki hauek ebazpen izena hartzen dute. Kontseiluak 15 kide ditu, bost iraunkorrak (Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Frantzia, Erresuma Batua eta Txina) eta 10 txandakakoak.
Ekonomia eta Gizarte Kontseilua aurrerapen ekonomiko eta sozialak bultzatzea da bere helburua.
Nazioarteko Justizia Auzitegiaren helburua hau da: Nazioartean eztabaidak badaude eztabaida horiek zuzendu eta konpontzen ditu. Horretaz gain, Batzar Nagusia eta Segurtasun Kontseiluak planteatzen dituzten edozein juridikoko gaiei, erantzuna, eritzia edo txosten ematen dizkie.
AGENTZIAK:
• UNICEF: Nazio Batuen Umeentzako Funtsa
• UNESCO: Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundea
• FAO: Nazio Batuen Nekazaritza eta Elikagaietarako Erakundea
• OME: Osasunerako Mundu Erakundea
• NDF: Nazioarteko Diru Funtsa
• Munduko Bankua: Nazioarteko Bankua
• MME: Mundu merkataritzaren Erakundea
• UNEP: Nazio Batuen Ingurumen Programa
No hay comentarios:
Publicar un comentario